ESKOLA 2.0 PROGRAMA
2011/2012 ikasturtean DBHko 1 mailan Eskola 2.0 programa izango dugu institutuan.
2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren
eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu.
Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki
zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko
ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko
ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea
eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta
multimedia-edukiak egiten direnean.

Helburuak:
_ Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea
_ Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
_ Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea
_ Eten digitala murriztea
_ Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea
_ HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA
"BIZI GAITEZEN ELKARREKIN" PROIEKTUA
La Peņako Juan Delmas Lehen Hezkuntza eskolaren proiektuari jarraipena ematen jarraitzen dugu gure institutuan,
ikasturte honetan ere.
Gatazken trataera, hauen aurreko jokaera desberdinak, hizkuntza asertiboaren erabilera eta bitartekotza prozesua
bitartekarien laguntzaz, proiektu honetako ezaugarririk aipagarrienak dira.
2007/2008 ikasturtean, BIZIKIDETZA BEHATOKIA (BB) sortzea lortu genuen bere partaideak gurasoak, ikasleak eta irakasleak izanik.
BBa ikastetxean bizikidetza kudeatzeko organoa da. Bere asmoa harreman positiboak ezartzea eta bizikidetza
osasungarria eraikitzea da. Helburua lagun guztiak baloratuak, entzunak eta partaideak direla sentitzea da.
Halaber, erabakiak hartzeko orduan ardura dutela eta ikastetxeko bizitzaren parte aktiboa direla ere.
"HIZKUNTZA NORMALKUNTZA" PROIEKTUA
Proiektu honen bidez, euskeraren erabilera bultzatu nahi da eskola-komunitatean
bai gelaz kanpo, bai eguneroko bizitzan.
Horretarako Hizkuntza Normalkuntza batzordeko irakasleek jarduera batzuk antolatzen dituzte ikasturtean zehar, esaterako, jolasak, hitzaldiak edo bideoforuma.
AGENDA 21
Eskolako Agenda 21 da hezkuntza-komunitatearen konpromisoa eta ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumena eta alderdi
soziala hobetzeko ekintza plana.
Hauek dira Eskolako Agenda 21en funtsezko oinarriak:
Eskolaren ingurumena hobetzea.
Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzea.
Tokiko komunitatean parte hartzea.
Ikasturte bakoitzean, ingurumenaren inguruko gai
edo arazo bat aukeratzen da, eta horren inguruan
lantzen da programa. Gaia aztertu eta eskolaren
eta eskolako ingurune hurbilenaren egoeraren
diagnostikoa egiten da. Azkenik, ikastetxeak
hobetu beharreko ekintzak definitu eta abian
jartzen dira. Era berean, Udalari hiria hobetzen
laguntzeko ekintzak proposatzen dira.
PREMIA ETA BERRIZTU
PREMIA eta bere luzapena BERRIZTU Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berrietara (IKT)
eta Informazio Gizartera heltzeko gure atea da.
PREMIA barruan, institutuko ekipamendu informatikoa, hots, ordenagailuak, inprimagailuak,
escanerrak eta haien irudi eta soiunuzko material osagaiak, beraien artean sare lokal
batean konektatuta daude, bere kokapena leku desberdinetan egon arren: informatika gela,
zentbai ikasgela, tailer eta bulegoak, irakasle gela eta liburutegia. Gainera,
Interneterako banda zabaleko konexioa eta Saileko Intranet batekiko konexioa dugu.
Ikastetxeko irakasle bat, PREMIA Arduraduna, material guzti honen
funtzionamendu onaz arduratzen da beste ardura batzuen artean, kasu larrietan T-Systems-eko teknikarien laguntza edukiz.
|