Hasiera

Informazioa

Informazioa

Kokapena

Hezkuntza eskaintza

Arauak

Egutegia

Ordutegiak

Proiektuak

Testu liburuak

Institutua

La Peña auzoa

Informazioa

La Peña auzoa

Estekak

Beste batzuk

On line

Ikaslegoa

Informazioa

Jarduerak

Jabedua

Bisita liburua

Irakasleagoa

Informazioa

Dekalogoa

Jabedua

AMPA

Eskola kanpokoak

Idazkaritza

Oharrak

Asteazkena, 2010-09-08

SARRERAK ETA IRTEERAK

1.- Goizez, ikastetxera sartzeko, institutuko ateak 8:20an irekiko dira eta 8:35etan itxiko dira. Tarte horretan ikasleak geletara igoko dira klaseak sasoiz hasi ahal izateko.

BERANDU AILEGATZEN DIRENENTZAT


2.- Ikasle baten bat berandu ailegatzen bada, justifikaziorik gabe, honela baloratuko dugu:
a) Saioaren lehenengo saio erdia BERANDU ailegatzea bezala hartuko dugu kontuan eta ikaslea klasera igoko da eta notatxo bat (Atezaintza) jasoko du. HIRU ATZERAPEN FALTA ARIN BAT DA ETA KARGU HARTZE OHAR BAT ERAMANGO DU(Tutoreak)
b) Bigarren saioaren erdia ETORRERAREN FALTA bezala izango da eta ikaslea EZ DA KLASERA IGOKO (leku aproposean klaseko lan baten bat egiten) eta KARGU HARTZE OHAR BAT ERAMANGO DU(Falta izan den klaseko irakasleak)

3.- Ikasleren batek klasera huts eginez gero dagokion justifikantea ekarri beharko du, ikastetxera datorren egun berean, ez egun batzuk beranduago.
Ikasle bat falta denean saio horretan gelan dagoen irakasleak berandu etorrietako koadernatxoan. Justifikantea ekarriz gero, bere izena borobil batez iguratuko da. justifikantea bere tutoreak gordeko du.
Hilero tutore guztiek berandu etorrietako dokumentua beteko dute eta Ikasketa Burutzan utziko dute, hala eta guztiz ere, ez ohizko gertaera bat ikusten bada, adibidez denbora luzeko faltak, berehala telefonoz familiekin harremanetan jarriko gara.

4.- Ikastetxeko irteera eta sarreretan ikasleriak ate nagusia erabiliko du.

5.- Etxera edota patiora joateko orduan, klasean dagoen irakasleak zainduko du ikasleria gelatik irten arte. ETA BERA IZANGO DA GELATIK IRTETEN AZKENA, KLASEA ORDENATURIK ETA ARGIAK ITZALITA UTZITA.

ALDAKETAK GELAN.

1.- Saio bakoitzaren bukaera musikaren bidez adieraziko da. SAIOA EZ DA BUKATUKO MUSIKAK JO ARTE.

2.- Saioen artean ikasleriak klasean jarraituko du pasiloetan egon gabe.

JOLAS ORDUAK

1.- Jolas ordua denean patiora irten behar da, edo une horretarako finkatutako guneetara joan daiteke, esaterako, liburutegira, informatika gelara, etabar joan dadila. Klasean geratu behar izan ezkero irakasleren betekin izan beharko da.

2.- Jolas tokirik zabalenean baloiekin jolasteko erabiliko da eta aterpean beste jokoak.

3.- Heziaren ondoan ezin da egon, ezta bere bitartez ezer elkarri trukatu kalekoekin ere.

4.- Ezin da irakasleriaren zaintzatik kanpo dauden tokietan egon.

MP3, Kontsolak, MUGIKORRAK,...

1.- Ikasleriak bistan izan eta erabili izango ditu bakarrik jolastokian. Arau hau ez badu errespetatzen kendu egingo diegu eta bateria edota memoria txartela emanez. Tramankulua, gailua zuzendaritzan utziko dugu jabearen izena paper batean jarrita. Aparagailua jabearen gurasoei itzuliko zaie ikastetxera bere bila datozenean.

2.- KARGU HARTZE OHAR BAT eramango du hurrengo egunean sinatuta ekar dezan.

TAKILAK

1.- Takilen erabilpena borondatezkoa da, eta ikastetxeak gomendatzen du bere erabilpena baliodun gauzak gordetzeko bereziki. Irakasleria ez da arduraduna izango material baten bat galtzen denean.

2.- Erabili ahal izateko 6 €ko fidantza bat ordaindu behar da ikastetxean lehen ikasturtean, eta eskola behin betiko uzten duenean, itzuli egingo zaio. Ikasle bakoitzak bere giltzarrapoa ekarri behar du (30 mm.koa) eta bere giltzen ardura hartu. Giltzak ahaztuz gero edota galduz gero zizalla batekin apurtuko da giltzarapoa.

3.- Takilak ezin dira pertsonalizatu (ez pegatinak, ezta irudiak, etabar).

4.- Oporraldietan takilak hutsik utzi behar dira beraien garbiketa eta mantenua egin ahal izateko.

5.- Gauza guztiekin bezala, zerbait apurtuz gero tutoreari jakinarazi, berak Zuzendaritzan komentatzeko.

ESKOLAKO MATERIALA

Ikasleriak irakasgai guztietan eskatutako materiala ekarri behar du egunero. Heziketa Fisikoa duten egunetan arreta handia izan beharko dute kirol arropa eta dutxarako eta aldatzeko materiala ekartzeko.