ESKOLA LIBURUTEGIA
Ibaizabal BHIko eskola liburutegiak oinarrizko helburu hauek ditu:
Zentro honetako ikasleria lagundu eskola orduz kanpoko banakako zein taldeko lanetarako behar dituzten materialak, bitartekoak eta tokiak emanez.
Irakurketa bultzatu, honetarako eskola orduetan zein kanpokoetan eskola komunitate partaideei (ikasleak, irakasleak, gurasoak..) epe mugatuan liburu maileguak egingo zaizkie.
Aisialdirako jarduera formatiboak eta dibertigarriak egiteko liburutegiak gure ikasle guztientzako orduz kanpoko tailerrak antolatzen ditu.
Helburu hauek lortzeko, liburutegia ikasleek irakasleekin erabil dezakete eskola orduetan eta orduz kanpoko ordutegian liburutegiko proiektuaren arduradunaren pean egongo dira.
Irailean, liburutegiko erabilera eskola orduetan izango da soilik, eta urritik aurrera orduz kanpoko ordutegia hurrengoa izango da:
| Astelehena |
13:15 - 14:45 |
16:45 - 18:00 |
18:00 - 19:15 |
| Ikarurketa, lanak eta jokoak |
Irakurketa eta lanak |
Taliler birtuala (1. taldea) |
| Asteartea |
13:15 - 14:45 |
16:45 - 18:00 |
18:00 - 19:00 |
| Ikarurketa, lanak eta jokoak |
Irakurketa eta lanak |
Denetariko tailerra |
| Asteazkena |
14:15 - 15:00 |
16:00 - 18:00 |
18:00 - 19:15 |
| Liburuak hartu eta uztea |
Irakurketa eta lanak |
Taliler birtuala (2. taldea) |
| Osteguna |
13:15 - 14:45 |
16:45 - 18:00 |
18:00 - 19:30 |
| Ikarurketa, lanak eta jokoak |
Irakurketa eta lanak |
Gurasoentzako tailerra |
| Ostirala |
14:15 - 15:00 |
16:00 - 17:15 |
17:15 - 19:15 |
| Liburuak hartu eta uztea |
Irakurketa eta lanak |
Bideoforuma |
Eguerdiko orduetan, jantokian gelditzen diren ikasleek lehentasuna izango dute.
Arratsaldeko ordutegiaren lehenengo partea ikasle guztiontzat izango da (astelehen, astearte eta ostegunean 16,45etik 18 tara, asteazkenean 16 etik 18 tara eta ostiralean 16 tik 17,15 era). Bigarren zatia (18tik 19,15era) tailerretan apuntatutako ikasleentzat izango da, osteguna izan ezik guraso tailerra ospatu egiten baita.
Liburutegiko tailerrak dohainik izango dira.
|